Nor-Zer da Arramazka?

 

Beti marraztu izan dut. Txikitan orduak pasatzen nituen marrazten, ez zuen inporta non: paperean, etxeko paretetan, ikastolako mahaian, plaza Berriko lurrean, arropan…. eta ez dut inoiz utzi.

Umetan marrazkiak egin eta kalean saltzen nituen (beti lagunen batekin). Lurrean pareo bat jartzen genuen gure artelanak ”babesteko” eta altu oihukatzen genuen ”marrazkiak salgai!” eta batenbat saltzea lortu genuen noizbait. Urteak aurrera doaz, eta badirudi nire interesak ez direla hainbeste aldatu.

 

Arramazka inspirazio momentu baten sortu zen. Paper batzuen sobrekin orri-markatzaileak egiten hasi nintzen, eta apurka-apurka proiektua handitzen joan zen.

 

Batzuetan pluralean hitz egiten dut. Izan ere, Proiektu hau ezin izango nuke nik bakarrik aurrera eraman. Nik ilustrazioak egiten ditut. Ingurukoek entzuten naute, inspiratzen naute, animatzen naute, sare sozialekin laguntzen didate, lamina batzuen izenak asmatzen dituzte, marrazki gustokoenak aukeratzen dituzte, kopistegira joaten dira nire partez. . . . eta web zoragarri hau ere egin didate. Arraroa litzateke pluralean ez hitz egitea.

 

 

 

Izas Arzuaga