About

 

 

Beti marraztu izan dut. Txikitan orduak pasatzen nituen marrazten, ez zuen inporta non: paperean, etxeko paretetan, ikastolako mahaian, plaza berriko lurrean, arropan…. eta ez dut inoiz utzi.
Umetan marrazkiak egin eta kalean saltzen nituen (beti lagunen batekin). Lurrean pareo bat jartzen genuen gure artelanak ”babesteko” eta altu oihukatzen genuen ”marrazkiak salgai!” eta batenbat saltzea lortu genuen noizbait. Urteak aurrera doaz, eta badirudi nire interesak ez direla hainbeste aldatu.

Arramazka inspirazio momentu baten sortu zen. Paper batzuen sobrekin orri- markatzaileak egiten hasi nintzen, eta apurka-apurka proiektua handitzen joan zen.

Batzuetan pluralean hitz egiten dut. Izan ere, Proiektu hau ezin izango nuke nik bakarrik aurrera eraman. Nik ilustrazioak egiten ditut. Ingurukoek entzuten naute, inspiratzen naute, animatzen naute, sare sozialekin laguntzen didate, lamina batzuen izenak asmatzen dituzte, marrazki gustokoenak aukeratzen dituzte, kopistegira joaten dira nire partez. . . . eta web zoragarri hau ere egin didate. Arraroa litzateke pluralean ez hitz egitea.

Izas Arzuaga (Bilbo, 1994)

---------------------------------

Siempre he dibujado. Cuando era pequeña pasaba horas dibujando sin importar cual fuese el soporte?: un papel, las paredes de casa, la mesa de la ikastola, el suelo de la plaza nueva, mi ropa… y nunca lo he dejado.
También vendía dibujos en la calle (siempre en compañía). Poníamos un pareo para “proteger” las obras de arte y gritábamos “¡vendemos dibujos!” y alguna vez hasta nos compraron alguno. Visto lo visto, parece que mis intereses no han cambiado tanto.

Arramazka nació en un momento de inspiración. Empecé a hacer marca-páginas con las sobras de unos papeles, y poco a poco fue creciendo.

A veces hablo en plural, ya que este proyecto no lo podría llevar a cabo yo sola. Yo hago ilustraciones. Las personas de mi alrededor me escuchan, me inspiran, me animan, me ayudan con las redes sociales, se inventan nombres para algunas laminas, eligen sus dibujos favoritos, van a hacer copias de mi parte. . . y hasta me han hecho esta maravillosa web. Sería raro no hablar en plural.

Izas Arzuaga (Bilbao, 1994)